Muskizko Udalak, Forlan Tokiko Garapen Agentziaren eta Muskizko merkatari eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin, Merkataritza Bonua Kanpaina jarri nahi du abian: “Muskizko dendetan erosteak abantailak ditu”.
Kanpaina honen bidez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie, erosketa-bonuen bidez, honako hauek bilatuz:

  • Herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzea.
  • Eta kontsumitzaileek, bai udalerriko bizilagunek bai bisitariek, erosketak egiterakoan %33 edo %50 aurreztea. Bonu-motaren araberakoa izango da:

BONU-MOTAK:
OSTALARITZAKO BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 15€ erosten ditu.
ELIKADURA, FARMAZIA, ESTANKO ETA ALBAITARITZAKO BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 15€ erosten ditu.
GAINERAKO SALTOKI ETA JARDUEREN BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 20€ erosten ditu.

Kanpainari atxikitzeko interesa duten Muskizko saltokiek Forlanetik pasa behar dute, oinarrietan agertzen diren eskaerarekin eta aurkeztu beharreko dokumentazioarekin. AZKEN EGUNA: ABENDUAREN 17AN, 15:00etan.

Dendak, kartela, oinarriak eta kanpainari atxikitzeko eskaera:

Dendak:

Kartela:

Oinarriak:

Kanpainari atxikitzeko eskaera: