Muskizko autonomoentzako eta enpresentzako laguntzen udal-programa, 19-kobidak eragindakoa.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 14an amaitu da.

Honekin batera doazkizue 19-kobidak kaltetutako Muskizko enpresentzako laguntzak jaso ahal izateko egin beharreko urratsak. Muskizko Udalak emandako eta Forlanen bidez kudeatutako laguntzak.

1. Urratsa. Oinarriak irakurtzea eta Formularioak deskargatzea

Atal honetan, Laguntzen Oinarriak eta horiek eskatzeko formularioak (1., 2., 3. eta 4. motak/NBE) eskuratu ahal izango dituzu. Deskargatu, zure enpresaren datuekin bete eta 2. urratsera joan beharko duzu.

2. Urratsa. Informazioa bidaltzea

Dokumentazioa beteta eta sinatuta bidal diezagukezu covid19@forlan.org helbide elektronikora; helbide elektroniko honetan, honako hauek adierazi behar dizkiguzu: izena, abizenak, NAN, enpresaren izena, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa. Jasotzeko unean, sarrera-erregistroaren egiaztagiria bidaliko dizugu.

EGUNERATZEA (2020/11/02): PERTSONA AUTONOMOENTZAKO ETA ENPRESENTZAKO APARTEKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN BEHIN BETIKO DATUAK, COVID-19K MUSKIZEN ERAGINDAKO KRISI EKONOMIKOAREN ERAGINA MINIMIZATZEKO.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14an amaitu zen, eta 157 laguntza-eskaera jaso dira. Horietatik, aldeko ebazpena eman da, eta laguntzaren lehen zatia (%70) ordaindu zaie autonomoen edo enpresa txikien 150 jarduerari, 2 uko egin zaie eta 5 eskaera ezetsi dira.

Ebatzitako laguntzen zenbatekoa 244.939,82 €-koa da. Zenbatekoa 125 €-tik 4.300 €-ra bitartekoa da, eta, batez beste, 1.632,93 €-koa.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera, telefonoz 946706016 (9:00etatik 14:00etara) edo posta elektronikoz​ muskiz@forlan.org .