2023ko Urtaldian Muskizeko langabeek zenbait prestakuntza jardueratan parte hartzeko diru-laguntzen programa

  • Laguntzaren xedea: Langabeek edo enplegua hobetzeko egoeran daudenek zenbait prestakuntza jardueratan parte har dezaten sustatzea da xedea, batzuek lan-merkatuan txertatzeko aukerak areagotzearren eta besteek enplegagarritasuna hobetzearren.​
  • Laguntzaren zenbatekoa: Ikastetxe baimendu batean prestakuntza jardueraren kostua zein garraiorako beka finantzatzearren dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da pertsona eta urte bakoitzeko.

Informazio guztia eta oinarriak eskuineko iragarki-taulan:

Muskizeko langabeentzat lanbide-heziketarako diru-laguntzen programa – 2023

  • Laguntzaren xedea: Lan-merkatua bestelako baldintzetan zegoela ikasketak bertan behera utzitako pertsonen enplegagarritasuna hobetzearren eta lan-merkatuan txertatzeko aukerak areagotzearren erdi edo goi mailako heziketa zikloren bat ikasten dabiltzan langabeen edo enplegua hobetzeko egoeran daudenen artean lanbide-heziketako ikasketak sustatzea da laguntzaren xedea.​
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 800 eurokoa da, eta ikastetxe baimendu batean heziketa zikloa egiteko matrikularen kostua zein beharrezkoak diren materialak ordaintzeko izango da.
  • Eskabideak aurkezteko muga-eguna: 2023ko irailaren 30a.

Informazio guztia eta oinarriak eskuineko iragarki-taulan: