ENPLEGU-ZENTROA

ORDUTEGIA
  • Enplegu-zentroaren ordutegia:
    • Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:30-15:00
    • Astearte eta ostegunetan, 08:30-14:30 eta 16:00-18:00
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
  • Zure lanbideari eta lan-merkatuaren egoerari buruzko informazioa, bibliografia erabilgarria, prestakuntza-eskaintza … Eta lana bilatzen lagunduko dizun guztia.
  • Bitartekaritza. Lanbidek eta gure enplegu-zerbitzuak kudeatzen dituzten lan-eskaintza eta hautaketa-prozesu guztietarako sarbidea.
  • Lana lortzeko aukerak hobetzeko eta lan-gaitasunak areagotzeko prestakuntza.
  • Lana bilatzeko baliabideei buruzko autokontsultarako tresnak.
    • Lan-merkatuari buruzko informazio-tresnak (inguruko enpresen eta saltokien e-gidak  sektoreka sailkatuta, enpleguari buruzko e-gidak, Lanbideren eguneroko enplegu-eskaintzak).
    • Bibliografia, argitalpenak, liburuak, eguneroko prentsa, buletinak, prestakuntzari eta enpleguari buruzko aldizkari espezializatuak.
    • Ekipamendu teknologikoa, enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazio guztia eskuratzeko. Interneterako konexioa duten ordenagailuak.
    • Eta orientatzaile baten laguntza izango duzu, zure laneratze-ibilbidean laguntzeko.
  • Lanbide eta ogibide gehienen lan-eskaintzak.
    • Lanerako etengabeko prestakuntzaren eskaintza osoa.
    • Lanbide desberdinei buruzko informazioa osoa.
    • Enplegurako bidean lagunduko dizuten mota bateko eta besteko eduki anitzak.
    • Nire Lanbidenet, non zure Lanbideko enplegu-eskaerarekin lotutako guztia kontsulta dezakezun.