LAN-ORIENTAZIOA

ENPLEGUA BILATZEKO AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA

DESKRIBAPENA

Enplegurako orientazio-zerbitzuak honela definitzen dira: informatzeko, laguntzeko, motibatzeko eta aholkatzeko ekintzak eta neurriak dira, betiere erabiltzaileen lanbide-inguruabarrak kontuan hartuta, pertsonei euren gaitasunak eta interesak zehazten eta euren ikaskuntza-ibilbide indibiduala kudeatzen, enplegua bilatzen edo enpresa-ekimenak abian jartzen lagundu ahal izateko.

Lan-orientazioko zerbitzuak honako jarduera hauek hartzen ditu barnean: lanbide-informazioa, motibazioa, aholkularitza, diagnostikoa eta lanbide-profilaren eta gaitasunen zehaztapena, ikaskuntza-ibilbide indibidualaren diseinua eta kudeaketa, enplegu-bilaketa, lan-bitartekaritza, eta, laburbilduz, zerbitzu hau erabili nahi dutenei enplegua aurkitzen lagundu ahal izateko jarduerak.

Zerbitzu hau emateko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua dago eskura. Agentzia hau Lanbideren lankidetza-zentroek osatzen duten sarearen barruan dago.

HELBURUAK

Enplegu zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonei banakako arreta espezializatua ematea da lan-orientazioko zerbitzuaren funtsezko zutabea. Izan ere, arreta pertsonalizatua eskaintzea da bermerik onena enplegurik gabe dauden pertsona horien enplegagarritasuna hobetu ahal izateko eta lanean dauden pertsonek lanari eutsi ahal izateko eta kalitatezko lana eduki ahal izateko.

ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:

Orientazio-zerbitzuak honako jarduera hauek izango ditu:

  • Lan-merkatuari, enplegu-politika aktiboei eta zerrendako zerbitzu komun eta osagarrien eskaintzari buruzko informazioa. Erabiltzaileen enplegu-aukerak areagotu ahal izateko baliagarriak izan daitezkeen heinean, lan-merkatuaren egoerari eta enplegu-politika aktiboei buruzko datuak edo inguruabarrak jaso eta jakinaraziko dira.
    Komunikazio hauek guztiak modu pertsonalean, taldean edo orokorrean egin ahal izango da, eta aurrez aurre bideratu ahalko dira.
  • Banakako diagnostikoa eta eskatzailearen profila osatzea. Erabiltzaileentzako arreta espezifikoa jasoko da, erabiltzaileen eskaera eguneratzea barne hartuta, horrela, erabiltzaileen trebetasunak, gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia-egoera eta aukera profesionalak identifikatu ahal izateko, era berean, eginkizun hau modu egokian aurrera atera ahal izateko garrantzitsutzat jotzen diren bestelako aldagai guztiak ere landuko dira. Informazio hori guztia erabiltzailearen profila osatu ahal izateko eta erabiltzailea bere enplegagarritasun-mailaren arabera sailkatu ahal izateko erabiliko da.
  • Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea. Erabiltzaileari bere profilaren, beharren eta itxaropenen arabera enplegua lortu ahal izateko prozesua landu eta modu frogagarrian komunikatuko zaio, betiere irizpide tekniko eta estatistikoen bidez, proposatutako ekintza nagusiak eta egutegia barne hartuta, bai eta egiaztapen- eta jarraipen-elementuak ere. Ibilbide hori osatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da erabiltzailearen eta enplegu-zerbitzu publikoaren artean enplegu-akordio pertsonal bat sinatzea.
  • Ibilbidearen garapenean laguntza pertsonalizatua eta jarduera-konpromisoa betetzea. Tutore edo orientatzaile batek bere ibilbidea gauzatzeko egiten dituen ekintzen jarraipen indibidual eta pertsonalizatua egingo du, ibilbidea berrikusi eta eguneratuko du, mugarriak, etapak eta obligazioak betetzen direla finkatuko eta gainbegiratuko du, eta, prestazioak jasotzen dituzten erabiltzaileen kasuan, tutore edo orientatzaile batek jarduera-konpromisoa ere landuko du, era berean, erabiltzaileak aktibatzeko eta erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzeko behar diren beste aholkularitza-, informazio- eta laguntza-eginkizun guztiak ere aurrera eramango dira.
  • Curriculuma definitzeko informazio, aholkularitza eta laguntza tekniko osagarria, betiere erabiltzaileen lanbide-gaitasunak kontuan hartzen dituzten lanbide-profilen bitartez. Erabiltzaileentzako informazio eta aholkularitza pertsonala, taldekakoa edo orokorra, haien gaitasunak eta lanbide-profila identifikatu ahal izateko, bai eta curriculuma modu pertsonalizatuan egiteko laguntza-tresnak eta -teknikak ere.
  • Enplegua aktiboki bilatzeko aholkularitza eskaintzea eta teknikak aplikatzea. Nork bere kontura enplegua bilatzeko eskura dauden bitartekoen, tekniken eta tresnen oinarrizko erabilera eta informazioa, baliabide telematikoen erabilerari eta sare sozialen erabilerari buruzko aholkularitza barne. Hala dagokionean, autoenplegurako eta ekintzailetzarako aholkularitza-zerbitzura bideratuko da.
  • Aukera profesionalak identifikatzeko informazioa eta aholkularitza. Zehazki, honakoa esan nahi du: informazioa ematea eta erabiltzaileak Espainian, EBko gainerako herrialdeetan eta nazioartean izan ditzakeen enplegu-aukeren azterketa arrazoitua egitea, enplegu-politika aktiboen ekintzak lantzea, bere lanbide-profila kontuan hartuz edo hasieran ezarritako enplegu-bilaketarako parametroak modu adostuan aldatu eta lanbide-profil berria kontuan hartuz, horrela, enpresekiko, erakundeekiko eta erakunde publiko eta pribatuekiko harremanak erraztuz.
  • Kontratazioari laguntzeko eta enpresan txertatzeko tresnei buruzko informazioa eta aholkularitza. Langileei enpresek langileak kontratatzeko eta pertsonak laneratzeko dituzten tresnei buruzko informazioa emateko laguntza kualifikatua izango da.

Era berean, zerbitzu gehigarri gisa, ENPLEGU-ZENTROAREN ZERBITZUA, dago. Espazio fisiko egonkorra da, non erakunde laguntzaileak enplegua bilatzeko prozesuan dauden pertsonen eskura erabiltzaileek euren kabuz erabiltzeko tresnak dituen leku bat jartzen duen, helburu hori lortzeko baliabideak laneratzeko eta kontsultatzeko ekintzak garatzeko, eta horretaz gain, orientatzaile batek eskura dauden tresnak erabiltzen irakasteko etengabeko laguntza ere eskaintzen du.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Honako hauek enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaile izan ahalko dira:

  • Langabeak.

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran dauden langileak.

  • Eta, oro har, lan-adinean dagoen edozein pertsona, enplegua aktiboki bilatzeko interesa erakusten duena eta enplegu-merkatu nazionalerako sarbidea duena, edozein egoeratan dagoela ere.

Enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen erabiltzaileek enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute aldez aurretik eta alta emanda edo etenda izan beharko dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan.