LANA AURKITZEKO WEB GIDA

Lana aurkitzeko webgunerik onenak

Internet bidez lana bilatzea kalitatezko lana aurkitzeko modu bikaina izan daiteke. Bilaketa-estrategia on bat sortzea eskatzen du, eskaintza bakoitzerako egokitutako curriculum bat, eta batez ere dedikazio handia; lana bilatzea beste lan bat bezala hartu behar dugu. Hemen aurkituko dituzu lana bilatzeko webgunerik onenak.

CURRICULUMA ETA AURKEZPEN-GUTUNA

Enplegua bilatzeko dokumentu garrantzitsuenak

Lana bilatzerako orduan, curriculum vitae delakoa da dokumentu garrantzitsuenetako bat. Izan ere, curriculum vitaea da zeure burua bultzatzeko, zeure burua “saltzeko” eta enplegu ona lortzeko modu nagusia. Gida txiki hau osatu dugu, argibideak izan ditzazun zure curriculum vitaea gaur egun dauden tresna errazenekin sortzeko.

INDUSTRIA E-GUIA

Meatzaldeko Enpresen Katalogoa

Gure Industria E-Gidan, modu eroso eta errazean eskuratu ahalko duzu eskualdeko enpresen zerrenda. Fitxetan, datu garrantzitsu guztiak daude, planoak deskargatzeko aukera dago eta Google Maps-en duten kokapena ere jasota dago.

MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN E-GIDA

Meatzaldeko Merkataritza-katalogoa

Gure Merkataritza Zerbitzu E-gidatik, eskualdeko saltokien zerrendara modu eroso eta errazean sartu ahal izango zara. Fitxek datu garrantzitsu guztiak eta Google Maps-en duten kokapena jasotzen dituzte.