Tailerra: “4.0 INDUSTRIA ETA DIGITALIZAZIOA ETEetara HURBILDUZ”

Datorren ostegunean, 2021eko azaroaren 25ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean Industria 4.0 Teknologiei buruzko Tailer Erakusgarria egingo dugu:

“4.0 INDUSTRIA ETA DIGITALIZAZIOA ETEetara HURBILDUZ”

Zuen enpresan digitalizazio-proiektu bat egitea (ERP, CRM, B2B, B2C eta abar ezartzea) edo 4.0 industriarekin lotutako teknologiak   (automatizazioa, robotika, sentsorika, IoT, errealitate areagotua/mistoa,etab.) aplikatzea pentsatzen ari bazarete zuen industria, merkataritza eta kudeaketa prozesuak hobetzeko, ezin duzue tailer hau galdu.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA ESTEKA HONETAN
TAILERREAN IZENA EMATEA HURRENGO ESTEKAN


LEKUA: BIC BIZKAIA EZKERRALDEA / Kokapena
EGUNA: Azaroa 25
ORDUA: 9.00  – 12.30

Kartela eta gai-zerrenda:

(gehiago…)

Forlan Indartzen

FORLAN INDARTZEN
Enpresak sustatu eta garatzeko aukera gehiago eta hobeak eskaintzen dituen Muskiz bat sortuz.

ZERTAN DATZA?
Muskizko Tokiko Garapen Agentziak (FORLAN) gaur egun eskaintzen duen zerbitzua birformulatzea proposatzen dugu, Kalitatezko Tokiko Garapen Zerbitzu bat sortzeko, gizartea aktibatzeko, enplegua eta jarduera ekonomikoa hobetzeko eta Muskizko udalerrian enpresa- proiektuak dinamizatzeko. Horretarako, erabiltzailearen behar eta lehentasunetan jarriko dugu arreta, hau da, herritarrak, enpresak, gizarte-eragileak, administrazio publikoak, prestakuntza-zentroak eta abar.

Programa honi buruzko informazio guztia triptiko honetan:

(gehiago…)

Peru, Maroko eta Frantziara misio komertzialak

Meatzaldeko Behargintzak informazio jardunaldi hau antolatu du: Peru, Frantzia eta Marokoko misio komertzialen jardunaldia

Eguna: 2020ko urtarrilak 30
Ordutegia: 09:30etatik 11:30etara
Lekua: Inguralde Innobak Ugartebeitia
Ugartebeitia kalea, 7. 48903 Barakaldo
Kokapena

EGITARAUA

  • 09:00 – 09:30 : Enpresei harrera eta ongietorria.
  • 09:30 – 09:40 : Ongi etorria, Barakaldoko alkatearen eskutik, Amaia del Campo.
  • 09:40 – 10:00 : Elkarrekin Mundura 2019 programaren misioen xehetasunak – Ana Sonia Elorriaga, Egaz Txorierri.
  • 10:00 – 10:15 : Esperientziaren ahotza_ Formesa empresak – Forjas de Metales Especiales, S.A. – bere esperientzia kontatuko digu Alemaniara 2018ko egindako misioi komertzialan. Juan José Guillén, Gerente.
  • 10:15 – 10:30 : Peru-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak.  Eñaut Guereñu, Gertuko, S.L . enpresaren aholkularia.
  • 10:30 – 10:45: Maroko-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Josep M. Puig, IC Groupe enpresaren aholkularia.
  • 10:45 – 11:00 : Frantzia-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Leire Iturbe, ieTeam enpresaren aholkularia.
  • 11:00 – 11:15 : Galderak egiteko txanda eta zalantzen azalpenak.
  • 11:15 – 11:45 : Jardunaldiaren amaiera eta networking kafea.
(gehiago…)