Merkataritza-Bonuaren Kanpaina 2021 – Muskiz

Muskizko Udalak, FORLAN Udalerriko Tokiko Garapen Agentziaren eta Muskizko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin, “MUSKIZKO DENDETAN EROSKETAK EGITEAK ABANTAILAK DITU” kanpaina jarri nahi du martxan.
Kanpaina honen bidez, herriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie deskontu-bonuen bidez, honako hauek bilatuz:

  • Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketa sustatzea.
  • Eta kontsumitzaileek %50 aurreztea erosketak egitean.
  • Kontsumitzaileak 10 € gastatzen ditu eta 20 € erosten ditu.

Kartelak, oinarriak eta kanpainari atxikitzeko eskaera: (gehiago…)

Merkataritza Bonua 2020 kanpaina – Muskiz

Muskizko Udalak, Forlan Tokiko Garapen Agentziaren eta Muskizko merkatari eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin, Merkataritza Bonua Kanpaina jarri nahi du abian: “Muskizko dendetan erosteak abantailak ditu”.
Kanpaina honen bidez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie, erosketa-bonuen bidez, honako hauek bilatuz:

  • Herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzea.
  • Eta kontsumitzaileek, bai udalerriko bizilagunek bai bisitariek, erosketak egiterakoan %33 edo %50 aurreztea. Bonu-motaren araberakoa izango da:

BONU-MOTAK:
OSTALARITZAKO BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 15€ erosten ditu.
ELIKADURA, FARMAZIA, ESTANKO ETA ALBAITARITZAKO BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 15€ erosten ditu.
GAINERAKO SALTOKI ETA JARDUEREN BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 20€ erosten ditu.

Kanpainari atxikitzeko interesa duten Muskizko saltokiek Forlanetik pasa behar dute, oinarrietan agertzen diren eskaerarekin eta aurkeztu beharreko dokumentazioarekin. AZKEN EGUNA: ABENDUAREN 17AN, 15:00etan.

Dendak, kartela, oinarriak eta kanpainari atxikitzeko eskaera: (gehiago…)

2019ko Bono-Denda kanpaina – Muskiz

Muskizko Udalak, FORLAN Udalerriko Toki Garapenerako Agentziaren laguntzarekin, Muskizko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Bono-Denda izeneko kanpaina jarriko du martxan udalerrian: “MUSKIZKO SALTOKIETAN EROSTEAK ABANTAILAK DITU”. Erosketa-bonuen bitartez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie, betiere helburu hauei begira:

  • Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzea.
  • Kontsumitzaileek, Muskizko udalerriko bizilagunek zein bisitariek euren erosketak egiten dituztenean % 25 aurreztu ahal izatea.

Gogoratu, bonuek (gehienez 4 pertsona bakoitzeko) 20 euroko merkataritza-balioa dute, baina 15 € kostatuko zaizkizu. Muskizko Laboral Kutxan eros ditzakezu, azaroaren 4tik abenduaren 5era (agortu arte).

Eta kontuan hartu… Abenduaren 5erako gastatu ezean, galdu egingo duzu!

(gehiago…)