3R PROIEKTUA MEATZALDEA

Meatzaldeko Behargintzak “3R Proiektua Meatzaldea” abiarazi du, Meatzaldean erroldatuta dauden eta langabeziaren kostu sozial handiagoa jasaten duten pertsonei zuzendua. Honako kolektibo hauek barne hartzen ditu:

  • 45 urtetik gorako pertsonak.
  • Iraupen luzeko geldialdiak.
  • Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak.
  • Emakumeak.
  • 30 urtetik beherako gazteak.

Helburua da programan parte hartzen duten pertsonak lan-merkatuan ahalik eta modurik eraginkorrenean eta azkarrenean sartzea. Horretarako, jarduera hauek egingo ditugu haiekin:

  • Beren profil profesionala definitzen lagunduko diegu.
  • Enplegagarritasuna aztertuko zaie.
  • Lana bilatzeko plan pertsonalizatua egingo dugu.
  • Beren profilera egokitutako lan-eskaintzak atzematen lagunduko diegu.
  • Beren profil profesionala eskatzen duten enpresekin harremanetan jarriko gara.
  • Eta IKTei buruzko prestakuntza emango zaie, lana modu autonomoan bilatu ahal izan dezaten.

Informazioa eta izen-emateak:
Meatzaldeko Behargintza
Bilbao Hiribidea, 10 – Behea. Euskaldunberri plaza. 48530 Ortuella
Tel.:  944 044 958
Mail: oficinas@behargintza-zm.com (Erreferentzia: PROGRAMA 3R)

(gehiago…)

2021-2022 HURRENGO ENPLEGU PLANARI BURUZKO INFORMAZIOA

Muskizko Udalak, Forlanen bitartez, informazioa emango du herritarrek hurrengo enplegu planerako duten sarbideari buruz, eta izangaiei hautapen prozesuaren berri emango die. 

Informazioa eta orientazioa Forlaneko bulegoetan (Meatzari eraikina, 2. solairua) edo 946706016 telefono-zenbakira deituta emango dira, 9:00etatik 14:00etara. 

Bertan, zehatz-mehatz jakin ahal izango da zein diren planean eskaintzen diren 22 lanpostuak eta horiek eskuratzeko baldintzak.

INFORMACIÓN: FORLAN  – C/.Cendeja 21 – 2ª planta Edificio Meatzari – 48550 (MUSKIZ) – Tfno: 94 670 60 16

KARTELA: (gehiago…)