Enplegua bilatzerako orduan gehien erabiltzen den tresnetako bat bihurtzen ari da Internet. Tailer honen bitartez enplegua bilatzeko hainbat tresna ezagutaraziko ditugu, bai eta gaur egun dauden enplegu atarietan nola eman daitekeen izena ere.
Zuri laguntzeko, Forlan Enplegu Zentroak 3 orduko tailer bat prestatu du, 2019/11/27an, asteazkenean. 946706016 telefonora deituta eman dezakezu izena.