Enpresa-Ideak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketaren 12. edizioa martxan jarri da, urte honetako anfitrioi den Portugaleteko Udaletxean sinatu den hitzarmenarekin batera. Aurkezpena Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Komertzio Zinegotziaren eskutik izan da, Txema Ezkerraren eskutik. Hitzarmen sinatzearen ekitaldian ere izan ziren, besteak beste, ekimenean parte hartzen duten beste udalerrietako alkateak, enplegu zinegotzi ordezkariak,behargintza teknikoak…
Horrela, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroek haien indarrak batzen dituzte berriro ere, kultura ekintzailea bultzatzeko, espiritu enpresariala eta enpresen sorkuntza sustatzeko eta jakin-mina eta komarkarako beharrezkoak diren enpresa ideia berriak dituzten pertsonei saritzeko.
Informazio guztia Meatzaldeko Behargintzaren webguneanOinarriak eta Eskaera Fitxa.