CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.

NORENTZAT Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

IZENA EMATEKO Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute. Izen-emateak Euskadinnova webgunearen bidez egingo dira. / 648909699 telefonora deituta edo WEB ORRI HONETAN / Harremanetarako pertsonak: JANIRE / ANDREA – Plazak: MUGATUAK – Salneurria: DOHAKOA

Lekua: Teknologia Berrien Gela (Nafarroa kalea, 19. 48510 Trapagaran)
Eguna eta ordua: 2020ko martxoaren 12a, 14:00etatik 16:00etara.