Jakinarazten dizuegu Enplegu Zentroak ateak irekitzen dituela berriro, enplegua bilatzen eta aktiboki hobetzen interesa duten pertsona guztiei laguntza, aholkularitza eta orientazioa emateko. Gainera, erabiltzaileek Lanbideren lan-eskaintzen zerrenda eguneratuak, prestakuntza-eskaintzak eta Interneterako konexioa duten ordenagailuak izango dituzte eskura, laneratzearekin lotutako kudeaketak egiteko.
Enplegu Zentroaren ohiko ordutegia 8:30etik 15:00etara (astelehena, asteazkena eta ostirala) eta 8:30etik 14:30era / 16:00etatik 18:00etara (asteartea eta osteguna) da.

Gainera, Forlanek eskaintzen dituen herritarrentzako zerbitzuak (Enplegu Burtsa, Omic, Covid19 Laguntzak) aurrez aurre artatu daitezke dagoeneko (Kobidaren aurreko segurtasunagatik, eta, erabiltzaileen pilaketa gehiegizkoa izango dela aurreikusiz, bulegoetara bertaratzeko aurretiko hitzordua eskatzeko eskatzen dugu). 946706016 telefonora deitu 9:00etatik 14:00etara.