![](https://forlanmuskiz.com/wp-content/uploads/2018/06/beharformacion.gif)
Azken urteotan online merkatua asko hazi da offline merkatuarekin alderatuta. Marketin digitala gehien eskatzen den diziplinetako bat bihurtu da: enpresek gero eta profil gehiago eskatzen dituzte arlo horretan prestakuntza eta esperientzia dutenak, baina ez dute beti langile kualifikaturik aurkitzen.
Heziketa-ziklo honen bidez, merkatuan dauden tresnak erabiltzen ikasiko duzu, zure merkataritza-helburuetarako egokiak direnak aukeratzen, eta horietako bakoitzerako estrategia ezin hobea diseinatzen
- Nori zuzenduta: Meatzaldean erroldatuta dauden 18 eta 29 urtebitarteko gazteak, gutxieneko erdi-mailakoprestakuntza eta erabiltzaile-mailako ofimatikako ezagutzak dituztenak.
- Iraupena: aurreikusitako hasiera-data: 2022/05/26 – Aurreikusitako amaiera-data: 2022/07/15
- Lekua: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian – Teknologia berrien gela Nafarroa kalea 19, 48510 Trapagaran.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8,30etatik 14,30etara.
- Ibilbidea: 216 eskola-ordu + 4 hilabeteko tutoretzapeko eta ordaindutako praktikak.
- Informazio gehiago