PRESTAKUNTZA-EKINTZA: Internet, B2B inguruneetan negozioak erakartzeko kanal gisa

Ba al zenekien kanal digitalak sekulako potentziala duela negozioa erakartzeko? Heziketa-ziklo honetan Internetek kanal komertzial gisa dituen berezitasunak ezagutuko dituzu, alderdi teknikoenetatik hasi eta negozioarekin eta enpresarekin lotutakoetaraino.

Azken urteotan online merkatua asko hazi da offline merkatuarekin alderatuta. Marketin digitala gehien eskatzen den diziplinetako bat bihurtu da: enpresek gero eta profil gehiago eskatzen dituzte arlo horretan prestakuntza eta esperientzia dutenak, baina ez dute beti langile kualifikaturik aurkitzen.
Heziketa-ziklo honen bidez, merkatuan dauden tresnak erabiltzen ikasiko duzu, zure merkataritza-helburuetarako egokiak direnak aukeratzen, eta horietako bakoitzerako estrategia ezin hobea diseinatzen

(gehiago…)

Tailerra: “4.0 INDUSTRIA ETA DIGITALIZAZIOA ETEetara HURBILDUZ”

Datorren ostegunean, 2021eko azaroaren 25ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean Industria 4.0 Teknologiei buruzko Tailer Erakusgarria egingo dugu:

“4.0 INDUSTRIA ETA DIGITALIZAZIOA ETEetara HURBILDUZ”

Zuen enpresan digitalizazio-proiektu bat egitea (ERP, CRM, B2B, B2C eta abar ezartzea) edo 4.0 industriarekin lotutako teknologiak   (automatizazioa, robotika, sentsorika, IoT, errealitate areagotua/mistoa,etab.) aplikatzea pentsatzen ari bazarete zuen industria, merkataritza eta kudeaketa prozesuak hobetzeko, ezin duzue tailer hau galdu.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA ESTEKA HONETAN
TAILERREAN IZENA EMATEA HURRENGO ESTEKAN


LEKUA: BIC BIZKAIA EZKERRALDEA / Kokapena
EGUNA: Azaroa 25
ORDUA: 9.00  – 12.30

Kartela eta gai-zerrenda:

(gehiago…)

Tailerra: Babestu zure enpresa ziber-erasoetatik.

HELBURUA: Ezagutu zure empresak dituen mehatsuak eta ikasi baliabide digitalak segurtasunez erabiltzen.

 NORENTZAT: Negozioak babesteko dauden mehatxuak ikasi nahi dituzten mikroenpresak edo autonomoak.

Ikastaroan izen-ematea:  648909699 TELEFONOAN (UNAI eta IBAI)
Spri-Inplantalariak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Salneurria: DOHAKOA
Eguna: Asteazkena, 2021/11/24
Ordutegia: 09:00 – 12:00
Lekua: Teknologia berrien gela: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia – Teknologia berrien gela (Trapagaran) | Nafarroa kalea 19.

Kartela eta gaia:

(gehiago…)